Izan ere, Udalak Foru Aldundiari aurreko urteko diru laguntzaren zati bat itzuli beharko dio: 131.000 euro hain justu. Hori gutxi balitz, Udalak datorren urtean Diputaziotik jasoko duen dirua %14 gutxiago izango da.Hori guztia kontuan izanda, Udal Gobernuak inoiz baino garrantzitsuago ikusten du herritarren parte-hartzea. Batzordeetara joateko deia egin diete herritarrei aurrekontuak garatzeko euren irizpideak kontuan izateko