Debagoieneko Kirol Sarietako bat jaso dezake Maider Undak

Arritxu Barruso 2008ko aza. 19a, 18:22
Debagoienean kirol arloan lanean diharduten pertsonak, kirolariak eta kirol sustatzaileak saritzeko eta txalotzeko sortu dira Debagoieneko kirol sariak. Ibarreko sei udalerrik hartuko dute parte bertan. Leintz-Gatzaga,Eskoriatza, Aretxabaleta,Oñati, Elgeta eta Aramaioko Udalek, La Caixa erakundeak eta Arteman Komunikazioa enpresaren artean antolatu dute Debagoieneko kirol sarien lehenengo edizio hau.

Guztira, 14 sari banatuko dira. Sei udal horietako bakoitzak bere herriko kirolari onenari saria emango dio. Aramaioko Udalak herritarren proposamenak jaso nahi ditu sari hori emateko. Herritarrek azaroaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dute kirolari onenaren proposamen Udaletxean.

Maider unda

Banatuko diren 14 sarietako bat da Herritarren saria eta sari hori Debagoieneko herritarrek aukeratuko dute. Bost hautagai daude sari hori jasotzeko eta horietako bat da Maider Unda borrokalari Oletarra. Herritarren sarian parte hartu eta botoa emateko bi bide daude: La Caixako bulegoetan dauden postontzietan eta www.dks08.net webgunean.

Maider Undarekin batera honakoak dira Herritarren saria jasotzeko hautagaiak: Zuhaitz Ezpeleta, Joseba Iñurrategi, Reyes Azkoitia eta Fernando Zufiria.

Sarien banaketa abenduaren 20an egingo da Aretxabaletako kultura etxeko Zaraia aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak