Datorren asteburura arte atzeratu dute Santikurtz konpontzeko auzolana

Arritxu Barruso 2008ko irailaren 3a

Badirudi eguraldia ez dutela lagun Santikurtz ermita konpontzeko auzolana antolatu duten herritarrek. Eguraldi txarra egiten zuela-eta bi aldiz atzeratu dituzte lanak. Azkenekoz, asteburu honetan hasi behar zituzten, baina, eguraldi txarra iragarri dutenez datorren asteburura atzeratu dute auzolana. Lekua eta ordua berdinak izango dira: 08:00etan Añai tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak