Datorren astean irekiko dute gazte lokala

Arritxu Barruso 2007ko ira. 6a, 12:42
Joan den agintaldian Udalak herriko gazteekin izandako harreman tirabiratsuak alde batera utzi nahi izan ditu Udalbatza berriak. Uztailean gazteekin izandako batzarraren ostean akordio batera iritsi dira eta datorren astean zabalduko dute gazte lokala.

Dena dela, aurrerantzean ere herriko gazteekin harremanetan jarraituko du  Udalak gazte lokalaren kudeaketa elkarlanean egiteko.

Azken asteotan pareta batzuk bota eta segurtasun neurriak hobetzeko hainbat lan egin dituzte. Leihoetan, esaterako, barrote batzuk ezarri dituzte gazteak leihoetan eseri ez daitezen. Margotze lanak gazteak eurak egingo dituzte eta garbitze lanak egiteko Udalaren laguntza izan dute. 

Agirrek azaldu digunez Gazte lokalak bi gela izango ditu ; bat 18 urtera arteko gazteentzat eta bestea gazte sentitzen den edonori zuzendua, bilerak egin eta ekintza desberdinak antolatzeko.

Eskola inguruko lanak

Baina gazte lokala ez da izan udan Udalak landu duen gai bakarra. Udalbatzak inbertsio garrantzitsua egin du herriko eskola ingurua konpontzeko. Uztaileko azkeneko osoko bilkuran onartu zen lan hauek egiteko inbertsio.

63.000 euro inguruko kostua izan dute lanok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak