Aramaioko herritar talde batek agerraldia egin du Demokrazioa 3.000.000 plataformaren alde sinadurak biltzeko deialdia egiteko. Plataforma hori martxoaren 1eko hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko 18.000 sinadura batu beharko dituzte; Araban 2.842 sinadura, hain justu. Aramaioarrek udaletxean sinatu beharko dute urtarrilaren 23a baino lehen: astelehenetik barikura, 08:30etik 15:00etara bitartean; eguaztenetan arratsaldean ere sinatu ahalko da 17:30ak arte.