Clown antzezlana gaur kultura etxean

Arritxu Barruso 2008ko aza. 26a, 18:33
Bazen behin Clown taldeak Oraingoan bai antzezlana eskainiko du gaur, barikua, kultura etxean. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da eta sarrera doan da.

Oraingoan bai  suizidioaren inguruko clown antzezlana da. Zure buruaz beste egitera eraman zaitzaketen arrazoiak eta horien aurrean egon daitezkeen irtenbideei buruzkoa.
Bruno da istorio honetako protagonista. Nazka-nazka eginda dago eta erabakia hartuta dauka: bukatu egin nahi du. Behin betiko bukatu.


Horregatik deitu dio publikoari; bere akaberaren testigu izan dadin. Obran zehar, protagonista bere bizitza kontatzen arituko da, alegia, aurkitzen den egoeran egoteko dauzkan arrazoiak azalduko ditu. Antzezlan dibertigarri honek, bukaeran, bizitzearen alaitasuna azpimarratu nahi du.
Peio Arnaez da antzezlanaren zuzendaria eta antzezleak dira Joseba Roldan eta Itziar Saenz de Ojer.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak