Buruhandiak nola egin ikasiko dute bihar gazteek

Arritxu Barruso 2008ko ekainaren 13a

Aurtengo jaietako buruhandiak herrian egindakoak izatea nahi du Jai batzordeak. Hori horrela, gazte lokalekoei proposamena egin diete eurak egin ditzaten buruhandiak. Gazteek interesa azaldu dute eta Udalak buruhandiak egiten ikasteko tailerra antolatu die. Zapatuan izango da hori, 11:00etan Aramaioko kultura etxean. Arrasateko Txatxilipurdi Elkarteko kide bat etorriko da Aramaiora tailerra ematera. Izena eman ez arren, interesa duen edonor gerturatu daiteke kultura etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak