Burning taldeak kontzertua emango du barikuan 23:30ean

Arritxu Barruso 2008ko ira. 9a, 20:05
Espainiako rockaren aitzindaria da Burning taldea. 70eko hamarkadako rock zaleek ederki ezagutuko dute talde madrildarra. Dena dela, eta Burning izenak ezer esaten ez dien horiek, seguruenik ezagutuko dituzte 'Que hace una chica como tu en un sitio como este', 'Mueve tus caderas' edo 'Es decisión' bezalako abesti mitikoak. Ba bai, Burning talde madrildarrarenak dira guztiak eta Aramaion entzuteko aukera izango da barikuan, herriko plazan, 23:30etatik aurrera.

1974tik oholtza gainean

1974. urtean, Frankoren erregimena bukatzear, jaio zen Burnig taldea Madrileko Elipa auzoan. Quique, Pepe Risi, Toño eta Johnny Cifuentes tabernetan, entsegu geletan eta kontzertu aretoetan esperientzia biltzen hasiko dira euren lehenengo ingelesezko singelak ateratzeko.

Talde madrildarraren abestiek bizipen propioak dauzkate oinarri moduan: gai pertsonalak, gaueko bizitza, juergak eta drogak, besteak beste. Baina, Burningen historia, biziraupen historia da. Toño Martinek 1982an taldea utziko du eta bost urte beranduago Bartzelonan hil zen drogaren munduak irentsita. Pepe Risi, paradoxikiko, 10 urte beranduago hil zen egun berdinean, pneumoni batek jota. Gauzak horrela, Johnny Cifuentes da, egun, hasierako laukotetik geratzen den bakarra.
Dulces Dieciseis da Burningen azken diskoa eta beraien gai famatuenak batzen ditu. Jarraitzaileek aukeratu dituzte euren web gunearen bitartez.

Jazzaukera

Burningena, baina, ez da izango barikuko kontzertu bakarra. Jazzaukera taldeak kontzertua eskainiko du 20:00etan kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak