Zilarrezko domina eskuratzeko lehia galduta, bigarren aukera batetan, Kanadako Ohenewa Akuffo gainditzea lortu zuen Undak, baina brontzezko domina eskuratzeko lehian, ezin izan zuen Agniezka Wieszczek poloniarra mendean hartu.
Poloniarra ezagutzen zuen Undak, izan ere, aurrez haren kontra egite egokitu zitzaion eta irabazi ere egin zion gainera, baina Pekinen ez zen hala izan.
Hala eta guztiz ere, eta bere helburua dominaren bat lortzea bazen ere, gustura dago Unda lortutako 5. postuarekin, badaki eta, joko olinpikoetan borroka librean oso maila altua zegoela.
Pekingo jokoak ikaragarriak iruditu zaizkio, bai antolakuntza aldetik eta baita ikuskizunari dagokionean ere. Ez dago horren gustura baina, Espainiako komite olinpikoaren lanarekin. Antolakuntza ez dela oso fina izan salatu du-eta.
Orain, deskantsatzeko denbora hartuko du Maider Undak. Ondoren, bere hurrengo helburu handirako prestatzeari ekingo dio. Londres 2012n du dagoeneko burua Maider Undak.