Bost aramaioar lehenengo 15en artean plater-tiroketan

Leire Kortabarria 2007ko ira. 3a, 14:38
Hirurogeita zazpi tiratzailek parte hartu zuten Kurtzeta-Gain txapelketan, zapatuan. Lehenengo aramaioarra Angel M. Ullibarriarana izan zen, bigarren postuan. Guztira, 67 lagunek parte hartu zuten, eta lehenengo hamabostendako egon zen sari bana.

Marka polita egin zuten herritarrek zapatuan jokatutako V. Kurtzeta-Gain Plater Tiroketa txapelketan: izan ere, bost aramaioar egon ziren saridunen artean.


Sari nagusiak honela banatu ziren: txapelduna Jose Ramon Arginzoniz elorriarra izan zen, eta 50 euro eta urdaiazpikoa jaso zituen; txapeldunordea Angel Mari Ullibarriarana aramaioarra izan zen, eta 40 euro eta urdaiazpikoa izan ziren beretako; hirugarren, Alfonso Corbeiro, eta laugarren, Gonzalo Olea. Lehenengo hamabostek urdaiazpiko bana jaso zuten. Txapelketa robot makina bitartez egin zuten, hamabost plateretara.

Oso txapelketa borrokatua izan zen, bukaerara arte; izan ere, lauk 15 platerak jo zituzten, eta berdinketa apurtzeko lehia ere oso bizia izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak