Bost aramaioar, 07ko Arabako Bertsolari Txapelketan

Ubane Madera 2007ko ots. 12a, 11:10
Arabako Bertsolari Txapelketa datorren otsailaren 24an abiaraziko dute. Amurrion jokatuko dute lehen kanporaketa, eta Manex Agirre eta Iker Agirre lehiatuko dira saio horretan. Bigarren kanporaketan, Andere Arriolabengoa lehiatuko da. Araian jokatuko dute kanporaketa hori.

Kanporaketok afalostean jokatuko dituzte, 22:30ean hasita, beraz. Hala, norbait afaltzera animatzen bada, kanporaketa jokatzen den asteko eguaztena izango da apuntatzeko azken eguna. Horretarako, 945 01 05 05 telefonora deitu behar da, edo araba@bertsozale.com-era e-mail bat bidali. 


Hiru lehiakide horiez gainera, beste bi aramaioarrek ere parte hartuko dute bertsolari txapelketa horretan. Biek hala biek aurkezpen lanak egingo dituzte: Lierni Altunak eta Garazi Erizek.

Horrez gainera, nabarmentzekoa da, lehiaketako finalaurreko bat Aramaion jokatuko dutela. Hitzordua da martxoaren 25ean, kultura etxean. 17:30ean hasiko da saioa. Finalari dagokionez, ohikoa den moduan, Gasteizen jokatuko dute. Apirilaren 21ean izango da, Jesus Guridi auditorioan, 17:00etan hasita.

Mendialdeko errebantxa

Txapelketa girotzeko zapatuan Mendialdeko errebantxa izan zen Kanpezun. Iazko txapelduna eta txapeldunordea Zigor Enbeita eta Oihane Perea gainontzeko finalistekin, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Juan Mari Juaristirekin lehiatu ziren, eta azken laukoteak irabazi zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak