Bizi baldintzak eta kalitatea hobetzeko laguntzak eskatu daitezke

Maider Arregi 2008ko urtarrilaren 22a

Bizi baldintzak eta kalitatea hobetzeko laguntzaren prestazioen arauak kaleratu dira. 2006 edo 2007an indarrean zegoen lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta txikiagoa jaso duten pertsonek eskatu dezakete laguntza.

Nork eskatu dezake

  • 2006 edota 2007 urtean aldizkako errenta motako laguntza publikoa jaso duten, eta halaber, haien errentaren urteko zenbaketa, gutxieneko soldata baino txikiagoa izan duten pertsonek.
  • Araba Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabetetan.
  • 45 urte beteta izatea 2006-12-31 edota 2007-12-31an, eskaera egiten den ekitaldiaren arabera (alargunak izan ezik)

Zenbateko laguntzak

  • Urtean 106 eta 867 euro arteko paga bakarra, 2006ko eskaeretan.
  • Urtean 110 eta 900 euro arteko paga bakarra, 2007ko eskaeretan.
  • Epea eta eskaerak aurkezteko lekua

    Martxoaren 6a baino lehen, zure udaletxeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak