Bisita gidatu antzeztuak egingo dituzte hilaren 27an eta urriaren 3an

Arritxu Barruso 2009ko ira. 24a, 15:02
Herriko historia eta kondairak ezagutzeko aukera ezin hobea izango da datozen bi asteburuetan Aramaion. Zuiako Koadrilak antolatuta bisita gidatu antzeztuak egingo dituzte: lehenengoa domeka honetan egingo dute eta bigarrena hurrengo zapatuan, urriak 3.

Asteburu honetakoa gazteleraz izango da eta hurrengoa, berriz, euskaraz. Biak ere 18:00etan hasiko dira herriko plazan eta ikusleek bost euro ordaindu beharko dituzte. Beste herri batzuetan egin izan dituzte horrelako bisita gidatuak, baina Aramaion egingo diren lehenengoak izango dira.

XV. mendera itzuli

Bisita gidatu antzeztuen bitartez Erdi Aroan kokatutako kondairak ezagutzeko aukera egongo da. Juan Alonso Muxikaren kondaira, besteak beste. Turrioi gazteluan bizi zen jauntxo maltzurra zen Juan Alonso Muxika, Aramaioko jaun eta jabea. Berta Ibabe ezagutu eta emakume lirain horrekin maiteminduko da eta bere maltzurkeria erabiliko du Berta Ibabe bahitu eta berarekin ezkontzeko. Bada, XV. mendeko kondairak ezagutzeaz gainera, gaur egungo Aramaioko ondarea ezagutzeko bidea ere emango du antzezlanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak