Biharko, zapatua, herriko erreka garbitzeko deialdia egin du Orixolek

Arritxu Barruso

Bihar, urriak 10, erreka garbiketa egin nahi du Aramaioko Orixol elkarteak. Herritarrei laguntza eskatu nahi izan die horretarako. Zapatuan 09:00etan herriko plazan elkartuko dira eta goiz osoan jardungo dute erreka garbitzen. Herritarrei arropa zaharrarekin eta katiuskekin joatea gomendatzen diete Orixolekoek; goizerdian etentxo bat egingo dute hamarretakoa egiteko; elkarteak berak ipiniko du hamarretakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak