Bihar, zapatua, 10:00etan hartuko dituzte karguak alkateak eta zinegotziek

Ubane Madera 2007ko eka. 15a, 15:22
Aramaioko udalbatza osatuko duten bederatzi ordezkariek bihar, zapatua, 10:00etan dute hitzordua, osoko bilkuren aretoan. Datozen lau urteotan herriko alkate eta zinegotzi izango direnek karguak hartuko dituzte batzar berezian.

Prozedura honakoa da: udal eraketa mahaia osatuko dute hautagai gazteenak (Jon Errasti/EAE-ANV) eta nagusienak (Andres Osinaga/EA). Hala, mahai horri aurkeztu beharko dizkiote zinegotzi izango direnen kredentzialak. Gero, karguak hartzeko, zin egin beharko dute. Azken urteotan, zin egiteko gehien erabili duten formula da "lege-aginduz" zin egiten dutela.

Bozketa, alkatea aukeratzeko

Zinegotzi guztiek karguak hartu eta gero, bozketa egingo dute. Hain zuzen ere, hauteskundeetan ordezkaritza lortu duten alderdi bakoitzaren hautagaia bozkatuko dute; Aramaioren kasuan, EAE-ANV, EAJ eta EAk lortu zuten ordezkaritza. Eta gehiengoa eskuratzen duen hautagai hura izendatuko dute alkate. 

Maiatzeko hauteskundeetako emaitzei esker, EAE-ANVk gehiengo osoa seguru dauka biharko bozketari begira: bost zinegotzi EAE-ANVk, hiru EAJk eta bakarra EAk. Hori horrela, eta ezusteko handirik ezean, Asier Agirre izendatuko dute alkate. Hark ere zin egin beharko du kargua hartzeko. Behin hori egin ostean, udal eraketarako batzarra amaitu egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak