Bigarren eskuko liburu azoka egingo da bihar

Maider Arregi 2009ko apirilaren 17a

Liburuaren eguna apirilaren 23an, datorren eguenean, ospatuko da. Hori dela eta, Aramaioko gazte talde batek bigarren eskuko liburu azoka antolatu du zapatu goizerako, hilaren 18rako. Azoka, herritarrek emandako liburuei esker ospatu ahalko da. Herriko plazan jarriko dituzten salgai euro baten truke eta lortutako dirua Gobernuz Kanpoko Erakunde bati emango zaio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak