Istorio honetan istripu baten ostean, Betizuek basamortu itxurako planeta batean amaituko dute. Laster konturatuko dira ez daudela bakarrik. Basapizti maltzur bat planetaren jabe egin da, eta bertan dagoen altxorra aurkitu nahi du. Betizuek lan handia izango dute; basamortuko biztanleei lagunduko diete, altxorra aurkitzen saiatuko dira eta espazio-ontzia konpondu beharko dute.