Bertxoko txapelketaren finala Aramaion jokatuko da hilaren 28an

Arritxu Barruso 2008ko azaroaren 19a

Bertxoko, bertsolari gazteen txapelketa, hasi da amaierara iristen. Aste bukaera honetan, zapatuan, azken finalerdia jokatu da Agurainen eta datorren barikuan, berriz, finala. Azken saio hori Aramaioko eskolan izango da, 20:30etik aurrera. Bertan izango dira hiru finalerdietako lehenengo bi sailkatuak.

Oraindik ikusteko dago finalean aramaioarren bat egongo den ala ez. Bi aramaioar aritu dira txapelketa honetan. Xabier Igoa da lehenengoa. Baina Laudioko saioan ez zen finalerako sailkatu eta, beraz, ez da Aramaioko saioan izango. Iker Agirre da beste aramaioarra; Agirrek zapatuan Agurainen dauka finalerako txartela lortzeko aukera. Finalean seguru egongo den aramaioarra gai jartzailea izango da: Lierni Altuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak