Bertxoko sariketa: Jokin Labaien eta Eneritz Artetxe finalean izango dira

Irati Agirreazaldegi 2007ko azaroaren 12a

Bertxoko sariketaren lehen kanporaketa jokatu zen zapatuan Aramaioko Zabola elkartean. 50 lagun inguru izan ziren afaritan eta, afaloste alaian, sei bertsolarik jardun zuten kantuan, Lierni Altunaren esanetan: Jokin Labaien, Eneritz Artetxe, Olatz Ibarluzea, Hodei Iruretagoiena, Iker Agirre eta Andere Arriolabengoa. Lehenengo biak pasatu dira abenduaren 1eko finalera.

Ariketa bereziak

Saioa orekatua izan zen: zortziko handian, zuzen, eta txikian, umore giroan. Puntuari erantzunez ere ondo jardun zuten.

Kartzelako saioa ere berezia izan zen. Oskorriren Kanuto kantuaren doinuarekin, begirada berbari bota behar izan zioten bertsoa, eta doinuarekin trabatu egin ziren batzuk. Kopletan, Jone Arriolabengoa eta Eskarne Ugarte trikitilariekin ere txukun ibili ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak