Bertxoko bertso lehiaketa hasiko dute zapatuan Aramaion

Arritxu Barruso 2007ko azaroaren 5a

Zapatuan, azaroaren 10ean, jokatuko da lehenengo kanporaketa Zabolako elkartean. Bertso saioa afal ostean izango da. Bertan izango dira, besteak beste, Iker Agirre eta Andere Arriolabengoa aramaioarrak. Gaiak jarriko ditu, bestetik, Lierni Altuna aramaioarrak.

Afarira joan nahi duenak Arabako Bertsozale Elkartearekin jarri behar da kontaktuak asteazkena baino lehen;  945010505 telefono zenbakian edo e-mail bidez (araba@bertsozale.com).

Afarira joan ez arren, edonor hurbildu daiteke bertso saiora. Sariketa hau Arabako Bertsozale Elkarteak antolatzen du eta hiru kanporaketa egongo dira. Arabako bertsolariekin batera Euskal Herriko beste probintzietako gazteek ere hartuko dute parte bertan. Kanporaketetako lehenengo bi sailkatuak pasatuko dira Gasteizen ospatuko den finalera.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak