Izan ere, legeak dio epaimahai horretan ezin dela izendapen politikorik egon, ezta bitarteko funtzionariorik ere. Hori horrela zortzi mahaikideren izendapenak ezeztatu dituzte. Asier Agirre alkatea zen epaimahaiburua eta honek ere uko egin dio epaimahaiburu izateari Udalean duen kargua hautaketa politikoa delako.
Azterketa urriaren 16an ziren egitekotan eta 48 pertsonak eman zuten izena horretarako. Azterketa egin ahal izateko epaimahai berria eratu beharko dute lehenengo. Udaletik adierazi dute horrek bere denbora beharko duela eta web orrian emango dutela azterketarako hurrengo dataren berri.