Oposizioko alderdi biek salatu zuten ez dutela udal aurrekontuan parte hartzeko aukerarik izan eta Udal Gobernuak berak bakarrik landutako aurrekontua dela azaldu zuten. Salaketa horiei erantzunez, alkateak azaldu zuen aurrekontua batzorde guztietatik pasatu dela eta batzordeen balorazioak kontuan izan direla.
Ogasun eta Zerbitzu batzordeetara bideratu da diru gehien. Hirigintzara 309.448 euro bideratuko dira eta aurreikusten diren proiektuak honakoak dira, besteak beste: matadero etxearen birgaitzea, irisgarritasun plana eta Osteta kaleko aparkalekua.
Aurrekontua onartu eta hurrengo 15 egunetan alegaziorik ez badago, behin betiko onartuta geratuko da.
Udal aurrekontua batzordez batzorde
| Batzordea |
Diru kopurua |
|---|---|
| Ogasun batzordea |
599.834,82€ |
| Zerbitzu batzordea |
542.231,47€ |
| Euskara eta hezkuntza batzordea |
98.900,00€ |
| Kultura batzordea |
233.133,20€ |
| Mendi batzordea |
107.462,45€ |
| Hirigintza batzordea |
309.448,85€ |
| Ongizate batzordea |
18.200,00€ |
| Guztira | 1.909.190,97€ |