Bea Asurmendi aramaioarra Gipuzkoako Kantu Txapelketako finalean

Usoa Agirre 2008ko urriaren 28a

Arrasateko Goikobalu Gazte abesbatzako partaide den Bea Asurmendi gazte aramaioarra Gipuzkoako Euskal Kantu txapelketako 12. edizioko finalerako sailkatua izan da. Villabonan parte hartu zuen bigarren kanporaketan urriaren 18an, bakarlari atalean, eta han lortu zuen finalerako txartela. Azaroaren 9an egingo da finala Donostiako Antzoki Zaharrean.

Taldeetako sailkapenean ere parte hartu zuen Bea Asurmendik, Eneritz Urrutia eta Ainhoa Balzategi Goikobalu Gazteko partaide diren arrasatear gazteekin, baina iazko edizioan ez bezala aurtengoan ez zuten finalerako txartelik lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak