Arrasateko Goikobalu Gaztea abesbatzako partaide den Beak, bakarlari sailkapeneko 2. saria lortu zuen eta epaimahaikideen aipamen bereziari esker, KD baten grabazioan parte hartzeko txartela eskuratu zuen.
Guztira 21 parte hartzaile entzun ahal izan ziren, bakarlari, bikote eta talde sailkapenetan banatuta: 7 bakarlari, 7 bikote, eta 2 talde.
Aurreko edizioetan ere bai
Aurreko edizioan, 2007ko azaroaren 9an hain zuzen ere, Beak, Goikobalu Gazteko Ainhoa Balzategi eta Eneritz Urrutia arrasatear gazteekin taldea osatu zuen eta sailkapen horretan Gipuzkoako Txapeldun atera ziren.
2002ko edizioan ere, Gipuzkoako txapelketako talde sailean entzulegoaren sariarekin atera ziren Goikobalu Gazteko partaide ziren 6 gaztek eta 2003an bikote sailean Gipuzkoako txapeldunak ez ezik Euskal Herrikoan ere Goikobalu Gazte abesbatzako bikote batek 2. saria lortu zuen.