Batzordeetako aktak publikoak izango dira aurrerantzean

Arritxu Barruso 2008ko urriaren 30a

Herritarrek Udalak bere batzordeetan lantzen dituen gaien jarraipena egin nahi badute batzorde horietako aktak eskura izango dituzte aurrerantzean. Udaletxeko harreran dagoen apalategian ipiniko dituzte akta horiek.

Udaleko batzordeak

Zazpi batzorde daude Aramaioko Udalean: Euskara, Kultura, Hirigintza, Ongizatea, Ogasuna, Zerbitzuak eta Mendi Ingurumena. Horietan guztietan Udal Gobernuko kide bat dago batzordeburu eta gainerako batzordekideak udalbatza osatzen duten alderdietako zinegotziak dira. Herritarrek ere hartu dezakete parte batzordeetan. Hirigintzakoan eta Kulturakoan, esaterako, herritar talde batek badihardu lanean.

Kultura batzordea hilean bitan biltzen da; hileko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan, 18:00etan.
Euskarakoak, berriz, hilean behin egiten du bilera; hileko azkenengo astean, baina, eguna aldatu egiten da landu beharreko gaiaren arabera.

Zerbitzu eta Hirigintza batzordeak, bestetik, astean behin elkartzen da. Dena dela, Asier Agirre alkateak azaldu du euren asmoa dela batzordea bera hamabost egunean behin biltzea, talde teknikoak astero biltzen jarraituko duen arren.

Ogasun, Ongizate eta Mendi Ingurumeneko batzordeek, azkenik, ez dute biltzeko egun zehatzik. Gaien arabera erabakitzen dute noiz elkartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak