Barikuan irekiko dute Orixoleko kideek gertatutako argazki erakusketa

Arritxu Barruso 2008ko urt. 24a, 10:20
Orixol elkartekoak argazkilari lanetan ibili dira azken asteotan. Herriko karobi, zubi eta iturriei argazkiak atera dizkiete eta horiekin erakusketa bat osatu dute. Sastiñan egongo da ikusgai asteburu honetan eta hurrengoan.

Aramaioko ondarea berreskuratuz da erakusketaren izena. Argazki guztiak fitxa informatibo batek lagunduta aurkeztu dituzte, eta bertan zehazten da argazkian azaltzen den iturri, karobi edota zubiaren izena, kokalekua eta egungo egoera. Erakusketa gaur zabalduko dute eta asteburu honetan eta hurrengoan egongo da zabalik.

Ordutegia

Urtarrilak 25, egubakoitza: 18:30-20:30

Urtarrilak 26, zapatua: 12:00-13:00 eta 18:30-20:00

Urtarrilak 27, domeka: 12:00-13:00 eta 18:30-20:00

Otsailak 1, egubakoitza: 18:30-20:30

Otsailak 2, zapatua: 12:00-13:00 eta 18:30-20:00

Otsailak 3, domeka: 12:00-13:00 eta 18:30-20:00

Hitzaldia

Gai berberarekin lotuta, eta Udalarekin elkarlanean, hitzaldi bat ere antolatu dute Orixol elkartekoek otsailaren 1erako. Hitzaldia Sastiñan izango da arratsaldeko zazpietan. Periko Uribarrena eta Javier Fernandez izango dira hizlariak eta Aramaioko ondare arkeologikoaren inguruan jardungo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak