Bertso poteoa, baina, berezia izango da, esaera zaharren bertso poteoa izango da-eta. 19:00tan hasiko dute poteoa. Urtero egiten duten moduan esaera zaharren zerrenda luze bat egingo dute eta bertsolariek horien inguruko bertso bana bota beharko dute. Bertsoa entzunda, poteoan dabiltzatenek asmatu egin beharko dute zein esaera zahar aukeratu duen bakoitzak.
Bertso giroarekin jarraitzeko, gauerako afaria antolatu dute. 21:00etan izango da hori Ullibarriko elkartean. Giroa berotzeaz arduratuko dira herriko hiru bertsolariak: Manex Agirre, Andere Arriolabengoa eta Iker Agirre. Bertso pike sariketa egingo dute. Horretarako bertsolari bakoitza afarian daudenen artetik pertsona bat aukeratu beharko dute bikote moduan.
Epaimahaia ere egongo dela adierazi dute Txirritola elkartetik. Baina, seguruenik afarian bertan erabakiko dute zeintzuk osatuko duten epaimahaia. Izan ere, baliteke epaimahaian izateko aukeratutako pertsonaren bat, bertsolariek aukeratzea pike sariketarako bikote moduan. Sariak ere egongo dira bikote onenarendako. Giro polita egongo dela-eta herritarrak animatu nahi dituzte poteoan eta afarian parte hartzera.