Bainuetxera joateko izena emateko epea zabalik dute erretiratuek

Maider Arregi 2008ko maiatzaren 6a

Bainuetxera joan nahi duten Gizarte Segurantzako pentsiodunek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

Erretiro eta ezintasuna dela-eta pentsiodun direnek baldintzarik gabe joateko aukera izango dute. Alarguntza edo bestelakoengatik pentsiodun direnek, berriz, 60 urtetik gora izan beharko dute. Eskaera egiteko gizarte-laguntzailearen udaletxeko bulegora jo besterik ez duzue.

Txandei dagokienez, irailetik abendura bitarteko hileetan joan nahi duzuenok, 2008ko maiatzaren 16ra arte duzue eskaera aurkezteko epea.

Hona hemen eskaera egiteko beharrezkoak izango dituzuen agiriak:

  • NANaren fotokopia.
  • Hilean jasotzen duzun pentsioaren zenbateko zehatza.
  • Gizarte Segurantzako afiliatu-zenbakia.
  • Medikuaren txostena (gizarte-laguntzaileari eman).

Honenbestez, jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak