Bainuetxeetara joateko izena emateko epeak zabalik jarraitzen du

Arritxu Barruso 2008ko maiatzaren 14a

Maiatzaren 16an amaitzen da pentsiodunak bainuetxeetara joateko izena emateko epea. Erretiro eta ezintasuna dela-eta pentsiodunak direnek baldintzarik gabe joateko aukera izango dute.

Alarguntza edo bestelakoengatik pentsiodunak direnek, berriz, 60 urtetik gora izan beharko dituzte. Programa honetan parte hartu nahi dutenak udaletxean eman beharko dute izena, gizarte laguntzailearen bulegora. NAren fotokopia, Gizarte  Segurantzako afiliatu zenbakia eta medikuaren txostena eroan beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak