Hain zuzen ere, 2 urtera arteko haurrek ez dute ordaindu beharrik izango; 2 eta 12 urte bitartekoek bi euro ordaindu beharko dituzte; eta 12 urtetik gorakoek, berriz, sei euro. Dena dela, 10 urtetik gorako umeek heldu batekin joan beharko dute derrigorrez. Izena emateko epea zabalik dago, azaroaren 5era arte. Izena emateko udaletxean egin behar da ordainketa.
Uraren museoa
Uraren Museoa adin guztietako pertsonei zuzenduta dago; espazio interaktibo bat da eta teknologia berriei eta simulazioei esker uraren gainean jakin beharrekoa ikasteaz gainera, dibertitzeko aukera ere eskaintzen du.