Auzoetan gasa barik energia berriztagarriak erabiltzea aztertuko du Udalak

Arritxu Barruso 2009ko mai. 20a, 19:03
Aramaioko Udalak energia berriztagarrien aldeko apustuarekin jarraitzen du. Pasa den urtean hainbat aukera aztertu ondoren erabaki zuten Aramaion egurra erregai moduan erabilita energia sortzeko aukera zegoela.

Hasi, udal eraikinekin hasi nahi dute. Udalaren asmoa da Sastiña ermitan egurra erretzeko galdara bat ipintzea eta galdara horretatik ur beroa lortzea udaletxerako, sastiña ermitarako eta garai bateko mataderoaren eraikinerako.


Udal eraikinei dagokienean horixe izango da Udalaren apustua, baina, auzoetara ere zabaldu nahi dute proiektua. Izan ere, aurten zenbait auzotan azpiegiturak hobetzeko lanak egingo dituzte, Arriolan, esaterako hasi dituzte lanak. Proiektu horietan guztietan aurreikusten da gas hoditeria sartzea.  Hori horrela, erabaki dute oraingoz gasik ez sartzea epe laburrean aurreikusten diren lanetan. Esan bezala, Arriolakoak dira lehenengoa, baina, urte amaitu baino lehen Etxaguen auzoan eta Zalgo-Errotaberrin ere azpiegiturak hobetzeko lanak egingo dituzte. Beraz, horietan ere ez da gasik sartuko. Gainera, Eusko Jaurlaritzak gaur egun ez du diru-laguntzarik ematen gasaren hoditeria ipintzearren. Hori izan da energia berriztagarrien alde egitearen beste arrazoietako bat.

Aukerak aztertzen

Udalaren asmoa da auzoetan energia berriztagarriak erabiltzeko dauden aukerak aztertzea. Horretarako, enpresa bat kontratatuko dute. Honek aukera desberdinak aztertuko ditu eta auzotarrei proposamenak aurkeztuko dizkio. Hori jakinda, bizilagunek eurak egin eta ordaindu beharko dituzte beharreko lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak