Auzoetan farola gehiago ipiniko ditu laster Udalak

Arritxu Barruso 2009ko mar. 20a, 17:45
Aramaioko Udala auzoetako argiteria publikoa hobetzeko proiektu bat lantzen ari da. Azaldu dute zenbat gune ilunegiak direla eta arazo hori konpondu nahi dutela.

Dena dela, auzoak argitzea ez da proiektu horren helburu bakarra; argindar kontsumoa jaistea da beste asmoa. Udalak uste du gaur egun argiteria publikoaren kontsumoa oso altua dela. "Gaur egun daukagun argiteria publikoak gastu energetiko handia dakar. Gainera, konturatu gara zenbait kasutan argi kutsadura ere eragiten duela", azaldu du Asier Agirre alkateak. Argi kutsadura sortzen da zenbait farolak behar baino argi gehiago ematen dutelako eta argi hori gorantz bidaltzen dutelako; ondorioz zerua argitzen dute zenbait izar desagertaraziz.

 
Hori horrela, proiektua garatzerako orduan argindar kontsumoa murrizteko bideak aztertzen dihardute. Oraingoz, erabaki dutena da kontsumo txikiko bonbillak ipintzea eta intentsitate bikoitzekoak. Horrek esan nahi du iluntzean ordu jakin batetik aurrera argi gutxiago emango dutela.


Lanak udarako hasi nahi dituzte eta honako tokietan ipiniko dituzte, oraingoz, bonbilla berriak: Azkoaga, Barajuen, Bolinburu, Zubieta, Untzilla eta Suñan. Lanok Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzarekin egingo dituzte.
Hau, baina, proiektuaren lehenengo zatia besterik ez da. Udalaren asmoa da datorren urtean bigarren fasearekin hastea. Orduan falta diren auzoetako eta Ibarrako argiterian egingo dituzte aldaketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak