Aramaioko IX. Rallysprint-a irailaren 11n egingo da

Maider Arregi 2010eko irailaren 1a

Azpiko Racing Elkarteak antolatuta, hilaren 11n egingo da Aramaioko Rallysprint-a. Bederatzigarren Rallysprint-ari, hasiera, 15:30ean emango zaio eta errepidea ordu bete lehenago itxiko dute. Antolatzaileek, lasterketa ikustera animatzeko deia egin dute.

Sariak

Sariei dagokienez, 6000 euro banatuko dira rallysprint-a bukatzen duten guztien artean eta irabazleei trofeoa emango zaie. gainera, Aramaioko rallysprint-a, puntuagarria da ondorengo sailkapenetarako:

-Rallysprintetako pilotu eta kopilotuentzako.

-Pilotu eta kopilotu gazteentzako.

-Atzeko trakziodun koparako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak