Aurten Blanka Mendialduak egingo du Sagardo Egunari hasiera emateko txotxa

Arritxu Barruso 2009ko ira. 24a, 14:53
Sagardo gozoa dastatzeko aukera egongo da aste bukaera honetan Aramaion; bertako sagardoa. Txirritola Euskara Elkarteak antolatzen duen urteroko Sagardo Eguna ospatuko dute domekan.

11:30ean hasiko da festa, herriko trikitilarien kalejirarekin. 12:00etan, herriko plazan, bertsolariek agurra egingo dute eta ondoren, Aramaioko Sagarzaleen Elkarteko lehendakariak hartuko du hitza. Txotx ofiziala, bestetik, Blanka Mendialduak egingo du aurten. Mendialdua Aramaioko eskolan irakasle izan da urte askoan eta aurten erretiratu egin da. Gainera, euskararen alde lan handia egin du eta egiten du. Txotxa eginda, sagardoa dastatzeko momentua etorriko da gero. Taloa eta herriko produktuekin egindako jakiak dastatzeko aukera ere egongo da. Bestetik, Hala Bedi irratiak zuzenean egingo du plazan bertan ordubeteko saioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak