'Aramaixoko aurrerakin proiektua' aurkeztu dute

Miren Manias 2010ko mar. 22a, 15:51

Proiektuak bi proposamen jasotzen ditu; batetik, egurra erreta Ibarrako etxe guztiak berotzeko sarea osatzea, eta bestetik, herriko lehenengo sektoreari bultzada bat emateko Aramaixo Baserri Barri ekimena martxan ipintzea.

Aramaioko Udalak energia aurreztu nahi du eta CO2 emisioak gutxitu. Horixe da, hain justu ere, biomasako galdaren berokuntza sistemak ahalbidetuko duena. Kultura etxearen ondoan galdara handi bat ipiniko litzateke eta bertan erretako egurrarekin Ibarra osoko etxebizitzak berotzea lortuko litzateke.

 
Baserri Barri proiektuarekin, aldiz, lehenengo sektorea eta baserri mundua indartu nahi da, kudeaketa ereduak aldatuz. Besteak beste, Aramaioko baserrietan ekoizten diren produktuekin ‘marka’ bat sortzea da asmoa.

Erakundeei eta hedabideei zuzendutako agerraldia izan da, eta Udalaren asmoa da erakunde publikoen dirulaguntza jasotzea. Alkatearen esanetan, herritarrei aurrerago aurkeztuko zaizkie proiektu hauek zehaztasun gehiagorekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak