Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oraingo honetan Untzillako bizilagunei tokatzen zaie festa giroan ibiltzea. Barikua eta domeka bitartean auzoko jaiak ospatuko dituzte eta izango da zer egin.
Barikuan etxafuegoekin emango diete jaiei hasiera; zapatuan goizaldera arte ibiliko dira festan, tartean bolo txapelketa eginda. Domekan bermoutharekin amaituko dira festak. Hona hemen jaietarako prestatu duten egitaraua.
Urriak 2, barikua
19:00 jaiei hasiera kanpaijotze eta etxafuegoekin. 20:00 Auzo afaria Anjel Mari Peñagarikano eta Joxe Agirre bertsolariekin.
Urriak 3, zapatua
12:00 Meza 13:00 Trikitilariak. 18:00 Antzerkia. 22:30 Dantzaldia: Lotxo taldea. 23:00 Bolo txapelketa.
Urriak 4, domeka
12:00 Meza. 13:00 Bermouth dantza Nikolas Gardokirekin.