2006an aramaioarrek 600 sinaduratik gora aurkeztu zituzten Udalean, AHTri buruzko galdeketa egiteko eskatuz. Inkesta iazko maiatzeko udal hauteskundeen egunean egitekoa zen Udala, baina Arabako Hauteskunde Batzordearen debekuarengatik atzera egin zuen. Herritarrek galdeketa aldarrikatzen jarraitu zutenez irailean eman zuten iritzia. 673 herritarrek eman zuten AHTren gaineko iritzia irailean: kontrako 654 (%97) boto jaso zituzten, 10 (%1,48) aldeko eta 9 (%1,34) zuri.
Egozten dizkionak
Fiskaltzaren hitzetan, alkateak debekuari muzin egin eta inkesta egitea erabaki zuen. Prebarikazioa, aginte judizialari desobedientzia eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egotzi dizkio.