Goiena Telebistak Magazinea programa berria hasi zuen urriaren amaieran. Saioak eguenetan bailarako alkateei eskainitako tartea dauka, Alkatearekin Zuzenean . Gaur iluntzean Asier Agirre alkatearen txanda izango da. Herritarrek parte hartzeko aukera izango dute; euren galdera zuzenean egin ahal izango diote alkateari. Telefonoz edo Internet bidez egin ditzake galderak herritarrak. Telefonoz egitekotan, 943 25 05 05 zenbakira deitu behar da edo SMS bat bidali 5533 zenbakira: AZ idatzi, espazioa utzi eta egin nahi den galdera idatzita. magazinea@goiena.com helbide elektronikora ere idatzi daiteke. Saioa 19:45ean hasiko da GOITBn.