Arriolabengoak txapeldun ikusten du Manex Agirre

Arritxu Barruso 2008ko mar. 28a, 09:48

Andere Arriolabengoa eta Manex Agirre txapela lortzeko lehian jardungo dute apirilaren 5ean jokatuko den Arabako Bertso Txapelketaren finalean.

Manex Agirrek Ondategiko aretoan lortu zuen finalerako txartela eta Andere Arriolabengoak berriz, etxean, Aramaioko kultura etxean. Biak ere, zuzenean sailkatu ziren, apirilaren 5ean, Gasteizko Printzipal Antzokian jokatuko den finalerako. Aramaioar biak gogotsu daude finaleko saiorako. Andere Arriolabengoak azaldu digu, dena dela, ez dela finalera txapela lortzeko asmoarekin joango: "Aukera hori hor dago beti, baina, ni neu ez noa txapelarekin pentsatzen Gasteizera. Saioa gozatu nahi dut, ondo pasatu eta ahalik eta lan onena egiten saiatuko naiz". Izan ere Andere Arriolabengoak argi dauka txapela nork eroango duen etxera: "Manex txapeldun ikusten dut nik. Ia egia den eta aurten txapela ekartzen duen Aramaiora".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak