Arriolabengoak lehenengo postua lortu zuen Bastidako proban zapatuan

Arritxu Barruso 2008ko uztailaren 16a

Pasa zen zapatuan Spiuk Euskadi Rankineko proba egin zuten Bastidan eta Markel Arriolabengoa aramaioarrak lehenengo postua lortu zuen. Erraz irabazi zuen, gainera, lasterketa; bigarrenari sei minutuko aldea atera zion. Ez zuen arazorik izan, beraz, txapela lortzeko.

Aramaioko txirrindulari gaztea oso egoera onean dago eta oso ondo sentitzen dela azaldu digu. Orain dela 15 egun Lleidan lortutako 30. postuak ere indar asko eman zion Bastidako proban.


Bihar, uztailak 19, Euskadiko Txapelketa egingo dute Antzinen eta han ere emaitza ona lortzeko esperantza dauka Markel Arriolabengoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak