Zapatu arratsaldeko seiak inguruan izan zen lur-jausia, Cuatrovientos baserrirako bide parean. Ondorioz, inkomunikatuta daude baserri horretako bizilagunak eta itxita dago Arrasate eta Aramaio arteko bidea; Suña, Untzilla, Zabola eta Azkoaga auzoetatik barrena ari dira desbideratzen zirkulazioa. Zabolako bizilagunek kontatu digute goizean goizetik igarri dutela ibilgailuen mugimendua.