Arrantza txapelketan harrapatutako amuarrain handiena 1,460 kilokoa izan zen

Arritxu Barruso 2007ko uzt. 10a, 13:13
Aramaion arrantza txapelketa egin zuten zapatuan eta 34 neska mutikok hartu zuten parte bertan. Harrapatutako amuarrain handiena 1,460 kilokoa izan zen.

Goizeko zortzietan egin zuten hitzordua Oilagor Ehiza eta Arrantza elkartean. Izena eman eta gero, bederatzietan hasi ziren lehiakideak Salazandik Goikoerrotako presaraino arrantzan.

Eguerdi alderako, parte hartzaile guztiak Aramaioko Bizente Goikoetxea plazara iritsi ziren harrapatutako amuarrainak poltsetan batuta, nor baino nor alaiago. Harrapatutako arrainen pisua neurtzeko, parte hartzaileak plazan dagoen arrandegira joan ziren.

Amuarrain handiena Iñigo Gartziak harrapatu zuen; hain zuzen ere kilo bat eta 460 gramokoa.

Txapelketarako, egubakitzean askatu zituzten amuarrainak Aramaioko errekan; guztira 80 bat kilo Santikurutze-Kanpezuko arrain haztegitik ekarritakoak.

Parte hartzaile guztiek izan zuten saritxoa; Garaikurra eta arrantzarako materiala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak