Goizeko zortzietan egin zuten hitzordua Oilagor Ehiza eta Arrantza elkartean. Izena eman eta gero, bederatzietan hasi ziren lehiakideak Salazandik Goikoerrotako presaraino arrantzan.
Eguerdi alderako, parte hartzaile guztiak Aramaioko Bizente Goikoetxea plazara iritsi ziren harrapatutako amuarrainak poltsetan batuta, nor baino nor alaiago. Harrapatutako arrainen pisua neurtzeko, parte hartzaileak plazan dagoen arrandegira joan ziren.
Amuarrain handiena Iñigo Gartziak harrapatu zuen; hain zuzen ere kilo bat eta 460 gramokoa.
Parte hartzaile guztiek izan zuten saritxoa; Garaikurra eta arrantzarako materiala.