Argia kenduko dute

Maider Arregi 2007ko martxoaren 28a

Maltzaga-Urbinako obren ondorioz apurtutako argindarraren lineak konpondu behar ditu Iberdrolak. Konponketa egiteko argindar horniduran mozketak egin behar ditu eta horien artean Aramaioko udalerrira datorren linea dago.


Aramaion udalerrian argia izateko generadore bat jarriko da baina aldaketa egiteko bi argi-mozketa txiki egingo dira martxoaren 30ean, barikuan:

  • Goizean 8:30etik 9:00etara
  • Arratsaldean 4:00 eta 6:00 arteko tartean (lanak bukatzen dituztenean) , ordu erdi batez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak