Argi-eten txikiak egingo dira datorren astean

Maider Arregi 2007ko urriaren 19a

Argindar transformazio zentroetako iraupen eta mantenu lanak direla-eta, argi-eten txikiak egingo dira datorren astean.

Martitzena, urriaren 23a

Honako Transformazio Zentroetan:

  • Gantzaga
  • Etxaguen
  • Labeaga
  • Untzilla
  • Suña

Eguaztena, urriaren 24a

Honako Transformazio Zentroetan:

  • Arexola
  • Ibabe
  • Uribarri
  • Gureia
  • Altzaga

Eguena, urriaren 25a

Honako Transformazio Zentroetan:

  • Azkoaga
  • Barajuen
  • Arriola

Mozketek 15 minutu inguru iraungo dute, arazorik ez balego.

Eguenean ere, urriaren 25ean, Ibarran 45 minutuko mozketa egingo da goizeko 9:30etik 10:15era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak