Argazki lehiaketako lanak aurkezteko epea luzatu da

Maider Arregi 2009ko urr. 28a, 18:27
Aramaioko Udalak antolatu duen argazki lehiaketan lanak aurkezteko epea luzatu egin da. Interesa dutenek kultura etxera eraman dezakete argazkiak datorren azaroaren 6ra bitartean.

Baldintzak

Gaia librea da, Aramaio herriarekin zerikusia duten argazkiak aurkeztu ahal izango dira: ingurumen naturala, soziala eta artistikoa, eraikinak, ohiturak, ekitaldiak, jaiak, pertsonak...

Parte hartzaile bakoitzak nahi beste argazki aurkeztu ahal izango ditu, bakoitzari izenburua eta atera zeneko data jarriz. Beti ere, lehenago argitaragabekoak izan beharko dira, saritu gabekoak.

Argazkiak koloretakoak zein txuri-beltzekoak izan daitezke, eta paperean aurkeztu beharko dira. Neurria gutxienez 18x24 zm-koa izango da.

Sariak

Irabazle nagusi bat aukeratuko da: 200 euro. Horretaz gain, kategoria hauetan argazki bat sarituko da:

  • Neguko argazki onena: 100 euro
  • Udaberriko argazki onena: 100 euro
  • Udako argazki onena: 100 euro
  • Udazkeneko onena: 100 euro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak