Aratz Losada oñatiarrak irabazi du Masusta haur eskolarako logotipo lehiaketa

Jon Berezibar 2007ko martxoaren 12a

Oñatiko Aratz Losadak irabazi du Masusta partzuergoko haur eskolarako logotipo lehiaketa. Haren lana, masustetan eta borobiletan oinarritutakoa, eskolako plakan eta idazkietan erabiliko da aurrerantzean. Haurrek ere parte hartzeko aukera izan dute eta Itziar Errastiren marrazkia izan da aukeratua.

Bederatzi logotipo aurkeztu dira lehiaketara eta sarituak, Aratz Losadak, 250 euroko saria jasoko du. Bi maila bereiztu dira aurkeztutako lanak zabaltzerako orduan: helduak eta umeak. Helduen artean, 5 lan aurkeztu dira eta umeek, berriz, lau lan aurkeztu dituzte. Hori ikusita, irabazlea aukeratu ondoren erabaki zen umeen lan onena ere nolabait saritzea eta horrela 60 euroko balea eman zaio, Elkar dendetan gastatzeko. Horrela, Itziar Errastik eskuratu du bale hau, bere lana izan baita umeen artean onena.


Epaimahaia Euskara eta Hezkuntza Batzordeko kideak eta Arteman
enpresako Garbiñe Beitia, diseinu zuzendaria, eta Arantzazu Lagunilla,
komertzial arloko arduradunak osatu dute.

Otsailean estreinatu zen Haur Eskolako eraikuntzan jarriko da laster plaka bat logotipoarekin. Horretaz gain, aurrerantzean Masusta haur eskolako inpreso guztietan erabiliko da aipatutako logotipoa. Autorea izenari erreferentzia zuzena egiten saiatu da. Borobilek masusten forma sinbolikoari erreferentzia egiten diote. Era berean, borobil hauetako bakoitza, haur bat izan daiteke. Honekin, Masusta Haur eskolari alaitasuna eta dinamismoa ezaugarriak erantsi zaizkio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak