Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zapatuan Arrasate eta Aramaio artean izandako lur-jausiaren ondorioz, auzoetatik ari dira zirkulazioa desbideratzen –dakizuen moduan–, baina alternatiba hori arazo ugari ari da sortzen. Soluzio horri denbora luzez ezin zaiola eutsi ikusirik, lur-jausi parean errekaz bestalde errepide zati berri bat egitea ari dira aztertzen orain. Auto-gidariekin eta auzotarrekin izan gara goizean. Hemen jaso ditugu beraien adierazpenak.