Ingurumen Ministeriotik idatzi bat jaso zuen Udalak. 30 eguneko epea ematen zien, Udalaren iritziz zehazteko zeintzuk diren parametroak, linea hori egin aurretik gauzatuko den Ingurugiro Gaineko Eraginaren Ebaluazioan kontuan hartuko diren parametroak, hain zuzen.
Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailei eskatu zaie txostena egitea. Bi txosten horiek eta Aramaioko Udalak egindako txostena jarri dute webgunean: www.aramaio.org.
Aramaioko ibilbidea
Aramaiotik pasatuz gero honako ibilbidea egingo luke: Untzilla, Zabola, Durakogain, San Kristobal, Arangioko bidegurutzea eta Oleta. Untzillaren parean, bi aukera jasotzen ditu aurreproiektuak; bata Murugainetik eta bestea Suñatik.