Aramaioko umeak eskolarik gabe, lanuztearen eraginez

Usoa Agirre 2007ko maiatzaren 16a

Atzo Gipuzkoan egin zuten lanuztea hezkuntza ez unibertsitarioko ikastetxeek eta gaur, berriz, Araban. Grebaren jarraipena %60 ingurukoa izan dela azaldu dute sindikatuek; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, ordea, %34koa izan dela dio. Aramaion, San Martin herri eskolan, greba egin dute irakasleek eta haurrak ez dira eskolara joan.

Hezkuntza Sailetik azaldu dutenez beraien datuak oso fidagarriak dira, irakasleek euren soldata jaso ahal izateko greba egin duten ala ez adierazi behar baitiote Hezkuntza Sailari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak